Bilketa ahabia

Xixtaberri Etxaldea

07 77 77 10 52

Bilketa nola eta noiz iraganen den jakiteko, webgune honetan izena ematea aholkatzen dizuegu.

Ahabiondo fruitu baratze handia, laborantza biologikoan.

Xixtaberri etxaldea Kanbon dago, Urtsuako mendi mazeletan.

***

Sasoia den bitartean, eguneroegunero, baita larunbat eta igandeetan ere, 9etatik 13etara, edozein eguraldi izanik ere,
erreserba beharrik gabe.

Ahabi « bio » bilduaren prezioa 6,50€/kg da

Saltegietan, prezioa 12-18 €, artekoa da soltean eta 24-32 € ontzixketan

Bilketaren nondik norakoa :

Heltzen zaren unean, zure ahabiak eramateko erabiliko dituzun ontziak harlekuan utz itzazu

Horien ordez, suila eta godaleta utziko dizkizugu 

Bilketan zehar, zure suila pisaraz dezakezu
Zure bilketa pisuaren arabera ordainduko duzu

Ordainketa soilik eskudirutan edo txekez egin liteke.

Aparkatzeko leku mugatuak dira eta baimena duen norbaitek kokatuko zaitu.

Xixtaberri jabegoak ez du erantzukizunik gerta litekeen gauzen lapurreta edo galtzean
Haurrak gurasoen rantzukizunpean dira.

Ez dira zakurrak onartzen.

2 300 ahabiondoko fruitu baratze handia da, osoki laborantza biologikoan. Urtean, laborantza lanak mozte, luberritze (lapar eta ote ugari) eta belar kentze lanak dira, gehienik. Lan horiek luzeak eta aspergarriak dira, eskuz egiten baitira eta kendutakoak beti muskiltzen baitira.

Ondoan ezarri kofoinek loreen polinizazioa laguntzen dute.

Udan, kanpoko jendea (adin mugarik gabe) ahabiak biltzera jiten da. Bilketak guti gorabehera 6 aste irauten du, ekainetik abuztu hastapenera, sasoiko aroaren arabera. Aldi berean eta ondotik, fruituak hor berean transformatzen dira, eta, hala, jusak, ozpinak, coulisak eta erreximentak egiten dira.

Laborantza biologikoan aritzeak ematen duena: fruitu sanoak eta arras onak eskaintzea, ongailu kimikorik, pestizidarik eta fungizidarik gabekoak. lurraren kalitatearen eta ingurumenaren zaintzea bioaniztasuna eta ekosistemen oreka sustatzea

 

Inscrivez vous à notre courrier d’information